Saioa Mantzizidor
Billene baserria

Herria: Amorebieta-Etxano
Dendetan: Iraunkor Taldea (Amorebieta-Etxano) eta salmenta zuzena.
Produktuak: Txahal okela

T. 616 01 66 62
E. info@billenebaserria.es
H. Dudagoitia auzoa 6, 48340 Amorebieta-Etxano

Aurkezpena

  • Negozioa 2013. urtean jarri genuen martxan.
  • Behiak lehenagotik genituen baina langabezian geratu ondoren jarri nintzen honetan buru-belarri.
  • Zornotzako landa auzo batean kokatuta gaude eta ingurune aproposa da animaliekin lan egin eta hauetaz gozatzeko.
  • Animalia kopurua handia ez izatean hauek mimoz zaintzeko aukera dago eta horrek produktu hobeagoak izatea ahalmentzen du.
  • Gure txahal okela loteen salmenta etxez-etxekoa da Bizkaian, eta Amorebieta-Etxanon, Iraunkor kontsumo taldean ere topa daiteke.