Nekazaritza sektorean pertsona berriak sartu eta lanean hasi daitezen errazteko laguntza da Haztegia.
Durangaldeko eskualdeko nekazaritza-enpresetan ez dago behar besteko belaunaldi erreleborik. Egoera horri oraintxe erantzuten ez badiogu, 10 urteren buruan, nekazaritza-ustiategien % 40 desagertuko da.
10 urteren buruan, nekazaritza-ustiategien % 40 desagertuko da
Zer eskainiko dizu Haztegiak?
3 urte arteko laguntza ondorengo esparruetan:
Baratze ekologikoan trebatzeko lursail bat
Laguntza integrala
Legezko estaldura
Gaur egungo egoera irauli nahi badugu, nekazaritza jasangarria sustatu behar dugu, tokiko ekoizpena eta ekoizpen ekologikoa areagotuz.