Mugaz gaindiko TESTAREG proiektuaren jarraipenean, Urkiola Landa Garapeneko Alkartea Toulousen eta Lleidan izan gara. Belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko tresna gisa nekazaritzako test-guneak bultzatzeko helburuz, gure bazkideak diren Le 100e Singe eta BioPonent-en garatzen dituzten proiektuak bisitatu ahal izan ditugu. Lehenengoa nekazaritza proiektuen eta lan gune partekatuen inkubagailu bat da, lan egiteko modu kooperatiboak esperimentatzeko. Le 100e Singe-ren helburua Toulouseko hiri-periferian kate agroekologikoa indartzea da.
BioPonentek, bestalde, Terres de Ponent-eko (Lleida) 140 familia-ustiategi ekologiko biltzen ditu, eta test espazioak bultzatzen ditu nekazariak lurraldeari lotutako eredu iraunkorretan instalatzeko prozesu progresiboa errazteko.
Interreg-Poctefak finantzatutako TESTAREG proiektua garatzeko bisitetan, Urkiola LGAaz gain, gainerako bazkideek ere parte hartu dute: Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkarteak, eta Ipar Euskal Herriko Trebatu nekazaritza-testen proiektuak eta Jean Errecart nekazaritza institutuak.


