Skip to main content

Urkiola Landa Garapen Alkarteak, Garaiko Udalarekin elkarlanean, Durangaldeko herritarrak gonbidatzen ditu Fruta-arbolen txertaketa tailerrera. Tailerra irailaren 19an izango da, arratsaldeko 18:00etan Garaiko Kultur Etxean.

Tailerra Jose Ramon Olalde nekazaritza ingeniari teknikoak zuzenduko du, eta fruta-arbolei aplikatutako txertaketa-teknikan gidatuko ditu bertaratutakoei, ezagutza teorikoak zein praktikoak eskainiz.

Leku mugatua: Parte hartzeko, beharrezkoa da lekua erreserbatzea 94 620 36 11 telefonora deituz.

Ez galdu fruta-arbolak zaintzeko eta garatzeko funtsezko teknikak ikasteko aukera.