San Antonio azoka Urkiolara itzuliko da astelehenean, hilaren 13an, 34 artisau ekoizle eta 150 abelbururekin. Igandean, hilak 19, nekazaritza azoka, herri kirolak eta erromeria tradizionala izango dira.
Abadiñon, 2022ko ekainaren 6an. Bi urteko etenaldiaren ondoren, Abadiñoko Udalak bere ohiko San Antonio azoka ospatuko du datorren ASTELEHENEAN, ekainaren 13an, Urkiolako santutegiaren inguruan. Bertan 34 ekoizle eta 150 abelburu izango dira, batez ere behiak eta zaldiak. Egun horretan trikitilariak eta bertsolariak izango dira, eta santutegiko meza programa tradizionala, non harria – Meteoritoa – Bisitarientzako arreta-gune bihurtuko den. Igandean, hilak 19, jaia errepikatuko da. Urkiola Landa Garapenerako Elkartearekin eta Urkiolako Santutegiarekin batera, San Antonio eguneko eta ekainaren 19ko (errepikapena) egitarau osoa aurkeztu da aste honetan Urkiolan, Mikel Garaizabal Abadiñoko alkatea, Iñaki Rekalde Ogasun, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotzia, Irene Zuazo Urkiola Landa Garapenerako Elkarteko Turismo teknikaria eta Felix Moreno Santutegiko arduraduna bertan izan direla.
