Jatorrian dago helmuga. Durangaldeko elikagai osasuntsuak esku-eskura dauzkagu, gure herrietako dendetan. Mezu hori zabaldu nahi dugu Durangaldeko herrritarren artean. Aurten, bereziki, gaztetxoen artean.
Horretarako, jatorrira itzularazi dugu Zigor Iturrieta sukaldari, kirolari eta telebista aurkezlea ere. Durangon hazia da Zigor, eta pasa den astean Durangoko San Agustin aretoan izan da, bi hitzaldi ematen.
Guztira, 300 gaztetxoren aurrean jadun da Zigor Iturrieta, elikadura ereduak norberaren osasunean, eskualdeko ekonomian eta gizartean duen eraginaz ohartarazteko. Eguna borobiltzeko, argazki erraldoia atera dugu, koilara eskuan, Durangaldeko ekoizle eta dendarien alde.
Abenduren 15etik 18ra, berriz, ostegunetik igandera, showcooking eta dastaketak egingo dira Durangaldeko zenbait herritan: Abadiñon, Elorrion, Zornotzan eta Ermuan.
Durangaldeko elikagaien, herritarren kontsumo osasungarriaren eta eskualdeko ekonomiaren aldeko ‘Jatorrian dago helmuga’ kanpaina berrabiatuko dugu, beraz. Aurten bigarrenez egingo dugun kanpainaren helburu nagusia Durangaldean elikadura burujabetzaren hausnarketa piztea da, komunitatea sortzeko.
• Abenduak 15, osteguna 19:00etan | Etorkizuneko sagardoak, Iurretako Bizio sagardogileen eskutik | Matienako taberna zaharrean
• Abenduak 16, ostirala 12:30ean | Gaur egungo ogi artisaua, Arrazolako Panarra Okindegiko Gabiren eskutik | Elorrioko plazako frontoian
• Abenduak 17, larunbata 12:00etan | Elikatzeko eta kontsumitzeko moduak, Garaiko Ana de la Maza garagardo eta kontserbagilearen eskutik| Zornotzako herriko plazan
• Abenduak 18, igandea 12:00etan | Etorkizuneko sagardoak, Iurretako Bizio sagardogileen eskutik | Ermuako Orbe Kardinal Plazan
Izen-ematea: elikaduradurangaldea@gmail.com
Zatoz jardunaldietara eta batu zaitez Durangaldeko elikaduraren komunitatera!
Jaso komunitateko berri guztiak gure newsletterrean. Harpidetu zaitez hemen!