
Nekazaritza sektorean pertsona berriak sartu eta lanean hasi daitezen errazteko laguntza da Haztegia.

Zer eskainiko dizu Haztegiak?
3 urte arteko laguntza ondorengo esparruetan:
Baratze ekologikoan trebatzeko lursail bat
Laguntza integrala
Legezko estaldura
Durangaldeko eskualdeko nekezaritza-enpresetan ez dago behar besteko belaunaldi erreleborik. Egoera horri oraintxe erantzuten ez badiogu,
10 urteren buruan, nekazaritza-ustiategien % 40 desagertuko da


Gaur egungo egoera irauli nahi badugu, nekazaritza jasangarria sustatu behar dugu, tokiko ekoizpena eta ekoizpen ekologikoa areagotuz.

Horrela, kontsumitzaileen eskari gero eta handiagoa asetuko dugu, behar beste elikagai bermatuz.

