Durangaldeko eta Lea-Artibaiko eskualdeetako nekezaritza-enpresetan ez dago behar besteko belaunaldi erreleborik. Egoera horri oraintxe erantzuten ez badiogu, 10 urteren buruan, nekazaritza-ustiategien % 40 desagertuko da.
Gaur egungo egoera irauli nahi badugu nekazaritza jasangarria sustatu behar dugu, tokiko ekoizpena eta ekoizpen ekologikoa areagotuz. Horrela, kontsumitzaileen eskari gero eta handiagoa asetuko dugu, behar beste elikagai bermatuz.