Skip to main content

Gida hau, 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat egiten duen elikaduran lagundu nahi duten herritarrei zuzenduta dago.

Helburu nagusia garapen jasangarriarekin lotutako ekintza egingarriei buruz informatzea eta gomendatzea da.

2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ezarri ditu, eta munduko buruzagiek onartu, planeta babesteko eta pobreziaren aurka borrokatzeko eta hura desagerrarazten ahalegintzeko; hartara, mundu oparoago, bidezkoago eta jasangarriago bat eraikitzeko etorkizuneko belaunaldientzat. Azken batean, nazioarteko komunitateak partekatzen duen garapen jasangarrirako agenda dira.

Elikaduraren sektoreak, zeharkakoa denez eta irismen handia duenez, GJHak lantzeko aukera ona ematen du, garapen jasangarrirantz aurrerapausoak emateko nahitaez hobetu eta eraldatu beharreko funtsezko sektorea baita. Horretarako, balio-kate osoaren inplikazioa eta konpromisoa behar dira, eta herritarrak funtsezko eragileak dira hain beharrezkoa den joera- aldaketa hori lortzeko. Ildo horretan, gastronomia ezinbesteko elementua da; izan ere, aldaketa positiboak eragin ditzake, elikaduraren balio- katearen eta herritarren arteko lotura delako.

Eusko Jaurlaritzak sustatu du gida hau egitea, eta BCC Innovation zentroak egin du, Basque Culinary Centerren gastronomiako zentro teknologikoak, alegia. Gaian adituak diren pertsonek eta elikaduran adituak diren elkarteek lagundu dute gidaren lanketan, eta herritarrek ere parte hartu dute. Gida hau praktikoa izan dadin eta erabiltzaileen beharretara egokitu dadin, erabiltzailea ardatz duen diseinuaren metodologia erabili da dokumentua lantzean. Ikerketa-lanak, inkestak eta elkarrizketak sartu dira dokumentuan, eta lantaldeak eratu dira EAEko hiru lurraldeetan.

Elikaduraren alorretik GJHak gauzatzen lagundu nahi duten herritarrei zuzenduta dago gida hau. Xede nagusia da garapen jasangarriarekin lotuta dauden eta nahiko errazak diren ekintzak gomendatzea eta horiei buruzko informazioa ematea. Gidan jasotako gomendioek izaera informatiboa dute, eta eguneroko bizitzan eta aukera duten neurrian ekintzak gauzatu nahi dituzten pertsonei zuzenduta daude. Gure aholkua da epe luzean eusteko modukoak iruditzen zaizkigun gomendioei jarraitzea bakoitzak, hori baita modu eraginkorrena ohitura-aldaketak eragiteko, 2030 Agendako GJHak lortze aldera.