Ekainaren 28 eta 29an Amorebieta-Etxanoko Ibarra baserriko Jon Bastantek eta Graines Voltz hazi-etxeak antolatutako ate irekien jardunaldiak ospatu ziren.
Bertaratutakoek lehenengo eskutik aukera izan zuten aurkeztutako barietateak ezagutu eta ikusteko. Ikusi ziren produktuen artean, tomateak, tipulinak, lekak, mihilua, belar usaintsuak, meloiak, sandiak eta askoz gehiago aurkitu zituzten.
Baratzeak talde txikitan bisitatu ziren, non Jon Bastanteren eta Graines Voltz-eko teknikarien eskutik, produktu bakoitzaren berezitasunak ezagutzeko aukera izan zuten. Ereintzatik hasita, hazkuntza maneiatzetik eta zaintzetik pasatuz, biltegiratzeko eta kontsumitzeko gaitasunarekin amaituz: itxura, zaporeak eta aromak.
Bisitak amaitzean, hitz egiteko eta esperientziak partekatzeko gune bat sortu zuten.