Ikuspegia eta helburuak

Durangaldea Elikadura /ABIAN Durangaldeko elikaduraren balio-katearen konexio eta berrikuntza plataforma da. Urkiola Landa Garapenerako Elkartearen epe luzeko estrategiaren parte da.

Durangaldea Elikadura /ABIAN-ekin Durangaldeko elikagai kulturan modu positiboan eragitea bilatzen dugu, gure lurraldeko aniztasuna zaindu eta funtsezko eragileen arteko komunikazioa, koordinazioa eta lankidetza sendotuz.

Plataforma hau, Durangaldeko herritarrez eta erakundeez osatutako elikaduraren inguruko komunitate bat sortzeko helburuarekin jaio da: pertsonen partaidetza sustatuz, beharrak entzunez eta elikagaien erronka estrategikoetara (osasuntsuak, jasangarriak, seguruak eta singularrak) bateratutako irtenbideak aktibatzera bideratuta.

Funtsezko balioak

Iraunkortasuna eta ongizatea

Pertsonak eta ingurumena zaintzera bideratuta.

Ahalduntzea eta eragin soziala

Durangaldean ekintzailetza eta inpaktu gaitasunaren handitzea, elikadura aldaketarako motor gisa edukitzeko.

Lankidetza

Elkarlan sareak erraztu eta ahalbidetu.

Balio erantsia

Tendentzia eta berrikuntza berriak ezarri gure lurraldean balio (ekonomiko, sozial eta ingurumenekoa) handiagoa sortzeko.

Erronkak eta interesak

1go erronka:
#biziABIAN

Nola susta ditzakegu ongizate eta osasun praktikak berriak, familiaren zaintza, kirola eta aisialdi multigenerazionalaren aldeko apustua eginez.

Gaiak: Kirol osasuna, Aisia eta ongizatea, Zahartze Aktiboa, Eskola osasungarriak…

2go erronka:
#gureABIAN

Nola sortu ditzakegu Durangaldean KM0 produktuak ekoizteko, ikusgaitzeko eta komertzializatzeko formula berriak, gure eskualdea erosketa jasangarri eta osasuntsuetan erreferentzia bihurtzeko.

Gaiak: Agroekologia, Elikagaien gobernantza, Tokiko sareak, Salmenta zirkuitu laburrak, Tokiko marka, Irisgarritasuna…

3go erronka:
#ekoABIAN

Ekonomia zirkularrak zer praktika ekar diezaioke Durangaldeari elikagaien balio-katearen garapen ekonomikoari, gure eskualdeko trantsizio berdea (konpostajea, energia, biomasa…) bultzatzen duten bitartean.

Gaiak: Elikagaien xahutzea, Energia iturri berriak, Ekodiseinua, Hondakinen murrizketa, Konpostajea, Bio-ekonomia…

Har ezazu parte Durangaldea Elikadura / ABIAN-en:

Erronka horiekin sutsua den pertsona bazara, eman izena. Bihur zaitez /ABIAN taldeko kide eta:

  1. Azaldutako gaiei buruz zure iritzia eman, esperientzia azaldu eta energia martxan jarri.
  2. Ekimen berritzaileak iradoki, partekatu eta sustatu.
  3. Aliatuen komunitatea sortu Durangaldearentzat etorkizun partekatu bat bilatzeko.

Deialdia irekita dago Durangaldeko elikaduraren balio-katean berrikuntzarako aukerak elkarrekin aztertu nahi dituzten pertsona, talde antolatu, proiektu ekintzaileetako kudeatzaile eta dagoeneko lanean ari diren erakundeentzat.

Deialdi irekia:
2020ko azaroaren 20ra arte

Lan prozesua

Durangaldea Elikadura /ABIAN-ek entzute eta lanketa prozesu arin eta atsegina aurkezten du. Sozializaziorako, hausnarketa berriak jorratzeko eta berrikuntza proiektuak elkarlanean garatzeko ingurune sortzaile eta lasaia da.

Entzun

Lehen lan saioa (ONLINE) – Ikuspegiak sozializatu, ekimenak lotu eta /ABIAN erronken aukerak
esploratu.

[Azaroaren 24ean, 17:30h-19:00h]

Ekin

Bigarren lan saioa (ONLINE) – /ABIAN-eko 3 erronkak kontuan hartuz, proiektu-ideia berriak sortu eta
aukera zehatzak aurkitu.

[Azaroaren 26an, 17:30h-19:00h]

Eragin

Demo Day saioa (ONLINE) – /ABIAN plataformako partaideek prozesuaren ondorioak, aukerak, ekimenak eta lehentasunak aurkeztuko dituzte. Saio honetan plataformako aliatu estrategikoak bertan egongo dira.

[Abenduaren 15ean, 17:30h-19:00h]

Izena emateko orria

1. Erronka, Bizi ABIAN2. Erronka, Gure ABIAN3. Erronka, Eko ABIAN

Antolatzaileak